Milaka gazte bildu ziren Bilbon,Boloniako hezkuntza prozesuaren aurka daudela aldarrikatzeko. San Pedro plazan antolatu zuten lehendabiziko manifestaldia eta ondoren, eguerdiko hamabi t´erdietan, Arriagan hasi zen bigarrena. Arriagatik abiatu eta Moyua plazara iritsi ziren, bertan buelta eman eta abiapuntura zuzendu ziren. Bertan irakurketa baten ostean, txalo zaparrada bat izan zen eta horrela amaitu zen egun hartako aldarrikapena. Manifestaldia, orohar, oso isila izan zen eta erabat baketsua.
Aste honetan, ordea, manifestaldiaz gain, hainbat ekitaldi antolatu zituzten. Astelehenean, mahai ingurua izan zen gai honen inguruan ikasle eta irakasleek euren ikuspuntuak truka zitzaten. Asteartean, itxialdia egon zen kafetegian eta bertan pasa zuten gaua.
Asteazkenean, gazte batzuk bakeroz mozorrotuta zebiltzan pistolekin. Unibertsitateko gazteengana hurbildu, pistolekin keinu egin eta hau esaten zuten: eman daukazuen diru guztia, Bolonia gara!!! Ondoren, hurrengo egunerako zegoen greba eta manifestaldia gogorarazteko orri batzuk banatzen zituzten.
Asteko ekitaldiak greba eta manifestaldiarekin amaitu ziren.
Euskal gaztediak argi utzi du gai honen aurrean duen jarrera ezkorra. Boloniako prozesu honek ikasketen garestitzea ekarriko du, zenbait lizentziaturaren desagerpena eta euskararen bazterketa indartsuagoak diren beste hizkuntza batzuen aurrean. Hauek izango dira, besteak beste, ekarriko dituen ondorioak. Badirudi honek ez duela atzera bueltarik, inoiz ez baitzaie herriaren nahi eta interesei jaramonik egiten. Hala ere, euskal gaztediak borrokan jarraituko du.