Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Aimar Olaizolak hortzak erakutsi zizkion Titini

Archivado en Eskupilota • Fecha: 22-11-2005 15:22:16

Aimar Olaizola gailendu zen igandeko lau t' erdiko partiduan Titinen aurka. Hasieran partidua Titinen eskuetan zegoela bazirudien ere, Olaizola II.ak aurre hartzen jakin zuen eta bere betiko joku erakustaldia egin zuen.

Olaizola anaietako gazteenak 22 - 14 irabazi zion Titini Logronoko Adarraga pilotalekuan. Partiduaren hasieran tanto pare bat egitea lortu zuen arren, Titinek pilota aldatu eta izugarrizko tartea egin zuen markagailuan, 3-11 hain zuzen ere.
Aimarrek ez zuen lo hartu, ordea, eta ordurarteko jokua alde batera utzi, eta bere aurkariaren nekealdia probestu zuen. 3-11n zegoen markagailua eta Olaizola II.ak 12 tanto jarraian egitea lortu zuen.
Partiduko tantorik ikusgarriena eta gogorrena izan zen goizuetarraren hamalaugarren tantoa. Titinek denetarik egin zuen tantoa bereganatu nahian: pelota zabalera bidali, dejadak...Hala ere, saiakera guztiak alferrikakoak izan ziren. Pilotalekuan aurrera eta atzera ibili ondoren, eraman ezinak ziruditen pelotak jasoz, tantoa egin zion errioxarrari ezkerkada luze batez.
Une batez bazirudien triziotarrak ez zuela etsiko baina azkenean Aimarrek eskuratu zuen partidua.
Xalak aukera handiak ditu finalean sartzeko, hurrengo partiduan hamar tanto egitea besterik ez baitu behar. Titin eta Patxi Ruizek lan gehiago egin beharko dute finalean sartzeko aukerak izateko.
Titin eta Patxi Ruizek larunbatean jokatuko dute Iruñako Labrit pilotalekuan. Olaizola II.ak eta Xalak, berriz, Donostiako Atanon izango dute norgehiagoka.

Argazkia diariovasco.com-etik hartua da.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos