Lau t'erdiko finala Donostiako Atano pilotalekuan jokatuko dute Aimar Olaizola eta Xalak. Finala abenduaren 11n izango da hain zuzen ere.

Orain dela hamabost urte jokatu zen azkenekoz lau t´erdiko finala pilotaleku honetan. EPEL-eko buruak eta Gasteizko Udalak bere horretan jarraitzen dute, eta ez dira ados jartzen. Hori eta beste arrazoi batzuk
direla medio, Donostia aukeratu dute abenduaren 11n jokatuko den finalerako.
Donostia ere bi pelotarien bizilekuetatik gertuen dagoen lekua da; era horretan zaletuek eta euren herritarrek ez dute horrenbesteko ahaleginik egin behar pelota partidura inguratzeko.

Orain arte, ia final guztiak Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu dira. Azken hamasei finaletatik hamaika bertan izan dira, eta 1994.urtetik final bakarra jokatu da handik kanpo: Iruñako Labrit pilotalekuan 2000.urtean.
Arazo bat du konpontzeke Donostiako pilotalekuak: zoru irristakorra. Konponbideren bat bilatu beharko dute geratzen diren hamabost egun hauetan, herenegungoa errepika ez dadin.