Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Finalaren entsegu kaxkarra

Archivado en Eskupilota • Fecha: 29-11-2005 17:39:11

Aimar Olaizolak eta Xalak partidua jokatu zuten Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Jende asko joan zen ikustera, nahiz eta aurreko eguneko partiduak argi utzi nortzuk jokatuko zuten 4 1/2-ko finala. Zenbaitzuk finalaren antzerako partidu bat espero zuten, joku ona eta lehiatutako partidua, alegia. Ez zen horrelakorik izan, ordea.
Aimar Olaizolak 22-12 irabazi zion erakustaldi handirik egin ez zuen Xalari. Ez zen izan egun ona, biek ala biek ere ez baitzuten asmatu.
Xalak ez zuen sakearekin asmatu. Inolako trikimailu berezirik erabili gabe, Olaizola II.a 15-4 aurreratu zitzaion. Bi anaietako gazteenak beti bezala burua erabili zuen, eta markagailuak ematen zion lasaitasunaz aurrera egitea lortu zuen.
Finala aurrekoan ikusitako partidua bezalakoa izan ez dadin, lan egin beharko dute. Bestela, ia argi baitago nork irabaziko duen finala. Ea partidu lehiatuagoa eta hobeagoa ikusteko aukera dugun.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009