Sei egun baino ez dira geratzen Euskal Herriko Txapelketako finalerako. Sei dira Egaña eta Lujanbiorekin lehiatuko direnak. Guztira zortzi txapelerako, baino txapela bat besterik ez.
Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina izango dira Bec-kodromoan (Bertsolari Exibitihon Center) kantari.
Belodromora orain dela lau urte geratu zen hutsik eta BEC iada beterik dago. Goizeko hamaiketan ekingo diote bertsolariek goizeko lanari eta arratsaldekoa lauretan hasiko da.
Bertsozaleak izango du gozatzeko aukera. Guztiok BEC-kodromora.
Mirari Martiarena