Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Kaiolako txapelduna Olaizola II

Archivado en Eskupilota • Fecha: 12-12-2005 12:48:44

Atzo OlaizolaII erraz gailendu zitzaon Xalari, 22-5eko emaitzarekin. Horrela Aimar Olaizolak hirugarren aldiz jantzi zuen lau eta erdiko txapela. Hasieratik gailendu zitzaion goizuetarra lekuingo pilotariari. Xalak etzuen sake errestoan asmatu, lehenengo saketik huts egin baitzuen. Lapurtarra urduri ageri zen kantxaren erdian eta ez zuen jokoan asmatu. Pronostiakoak bete betean bete ziren, dirua gorri baitzegoen.

Hona hemen txapelduna eta txapeldunordearen hitzak:

«Partida hauetan garrantzitsuena irabaztea izaten da. Neurketa zailagoa izango nuela uste nuen, baina hasieratik min handia egin diot sakearekin. Txapelketan zehar motz atera dut, baina gaur luze ateratzen ondo aritu naiz, pilotari norabidea emanez. Tantoa zuzenean lortzen ez banuen aukera ona geratzen zitzaidan errematatzeko», azaldu zuen.

«Nik oso serio jokatu dudala uste dut. Botez ondo moldatzen den pilotaria da bera, baina bolearekin eta gantxoarekin egiten du min gehien. Behetik jokatzen saiatu naiz, eta uste dut erabaki ona hartu dudala», esan zuen.

Dagoeneko hiru txapel lortu ditu Lau eta Erdikoan, baina guztiek ilusio bera egin diotela aitortu zuen. «Bakoitza garrantzitsua da bere mementoan. Pilotari batentzat garrantzitsuena txapelak irabaztea da, eta oso ondo nago. Zalantzekin hasi nuen txapelketa, baina orain askoz hobeto amaitu dut», adierazi zuen.

Atano III.aren lurraz galdetuta, Asegarceko pilotariak argi jardun zuen: «Denok ikusi dugu aurreko neurketan baino hobeto zegoela. Ez dute berogailua jarri, eta nabaritu egin da».

Goizuetarra berriz hasi beharko da lanean, hiru aste barru emango baitzaio hasiera Binakako Txapelketari. «Lehendabizi txapelarekin gozatu nahi dut. Atsedena hartu nahi dut, eta gero ikusiko da», esan zuen.


Xala, burumakur

Yves Salaberri, Xala, triste zegoen atzo. «Ez naiz batere gustura geratu. Gaizki hasi naiz eta gero zaila da horri buelta ematea. Hankak ez nituen behar bezala sentitzen, eta indarra falta izan zait. Txapelketa luzea izan da, eta orain gaur gertatutakoaz ikasi eta ahaztu behar dut», azaldu zuen.

«Ni oso gaizki aritu naiz. Berak joko handia du eta zaila izaten da tantoak egitea. Konfiantzarekin dagoenean airez sartzen da, eta min handia egiten du», nabarmendu zuen. Sukarrarekin ibili dela azaldu zuen arren, ez zuen inolako aitzakiarik jarri: «Aimar izan da onena».

Zoruarekin etzuten inongo arazorik izan. Aurreko asteetan irristadak izan baitzituzten pilotariek, zoru azpitik pasatzen ziren berogailuen tuboen erruz.
Partida exkasa izan zen eta sarrera hainbeste ordainduta ez zuen ikusleak horrelakorik merezi. Jakina zen partida bizia izango zela hasieratik bi pilotarien ezaugarriak ezaguturik, baina hain bizia izatea ere ez zen espero.

Irudia diariovasco.com-etik hartua da.

Mirari Martiarena

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos