Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Zuria beltzari gailendu zitzaion

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 12-12-2005 12:40:27

Egun batzuk beltz esnatzen dira, eta beste batzuk, aldiz, zuri. Beltz hasitakoak ez du zertan beltz bukatu. Atzokoa ilun hasi zen, trumoi eta tximista ugariz. Malkoek bidea egin zioten egun hartako garraztasunari.
Nork daki hemendik sei egunetara heriok bere besoetan hartuko nauen edo ez.
Ez, ez dit bera agurtzeko aukerarik eman. Ez dut bere aurpegia gogoan; irudi zirriborratsu bat dut, baina ez dakit oroitzapena den edo nere irudimenaren emaitza. Bien arteko nahasketa agian.
Gogoan dut garai batean, nere aurpegian irriparra marrazteko ahalmena zuela. Erreginaren pare tratatzen zintuen, bere ezpainak esku leunean pausatuz.
Ez dut zu agurtzeko aukerarik izan. Besteek ere ez, ziur aski. Eurek zure falta handia somatuko dute. Hiru urteko neskatxa hura dut gogoan, eta ezingo nuke imajinatu nolakoa litzatekeen bere bizia hura gabe.
Ez ginen egon aspaldian, baina jakin ezazu zure oroitzapenek zuloa utzi dutela niregan. Barneko olagarroek ez baitute hura guztia irentsiko.
Goizeko iluntasunak lekua utzi zien argi printzei. Ez nuen uste egun horrek kolore zuririk ezagutuko zuenik, baina zuri esker argitu zen.
Ez nuen espero nere aldamenean egoterik, baina une batez barneko arantzek odolustutzeari utzi zioten.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos