Bailararen sakontasunean,
errekastoaren bazterrean,
zauritua dago.
Ez daki zergatik dagoen han,
nola iritsi den haraino,
zeren bila joan den.
Begiak ireki ditu,
bere bila;
ez du ikusten, ordea.
Zalantzan dago,
bururari jira - biraka,
zer egin ez dakiela.
Zuhaitz azpian jezarri da, 
hostoen artean babestuz,
kuzkurtu egin da.
Hostoei begira lo hartu du,
eta beso artean hartu ditu,
bere maitea bailiran.