Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Poema I

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 15-12-2005 17:47:06

Ni ez naiz inor
Nik ez dut inor,
Batzuk diote
Nik diot
Ez dugu entzuten
Ez dut ulertzen
Ez dakit non nagoen
Zer da hau
Zer da hura
Nolatan?
Eta zergatik?
Agian,
Beharbada,
Oihu egingo dut.
Baina erantzunik ez badut?
Zertarako nekatu
Ez naiz alperra
Baina indarrak gorde behar ditut
Zer eginik ez dut
Nolatan!
Hutsaren hurrena naiz
Hil nazatela!
Hil naitela!
Noraezean noa,
zerbaitekin edo norbaitekin topo egin nahian
Dena ilun dago
Ez dut ezer desberdintzen
Hau, hura, bestea
Ez dut ezer sentitzen
Haizea, lotsa, ura, negarra,
Barrea, poztasuna,...
Tristura da nire barnean
Zergatik?
Ni ez nau inork maite
Nik ez omen dudalako maite
Batzuk diote
Nik diot: EZ dut merezi
Ni ez al naiz inor?
Nik bizia dut
Nik sentimenduak ditut
EZ!
Izatea gustatuko litzaidake
eta zergatik ez?
Ni
Agian,
Beharbada,
Egunen batean,
Zoriontsua izango naiz.
BAI, ZORIONTSUA!

Udane Zugaza-Artaza Uriondo

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos