Behin, ilargia
ni bezain polita zela esan zidaten
Behin, argia
nintzela esan zidaten
Behin, Nik
Bi ilargi nituela esan zidaten
Behin, Nire bi ilargiek
Argia zutela esan zidaten
Behin, Hil egin nintzela
Baina nire argiak beti iraun zuela diote.
Ni orain izar bihurtu omen naiz.
Ze bizimodu disdiratsua ezta?
Lastima,
Nik emandako argia
Nik ez ikustea,
ezta sentitzea.
Ni ilunetan nago
gainontzekoek argia ta berotasuna izateko.
Nik iluntasuna jasan behar omen dut,
NOIZ DATOR ERRELEBOA?
Udane Zugaza-Artaza Uriondo