Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Agur garratza

Archivado en Bertsoak • Fecha: 17-12-2005 16:55:43

Denok dugu gogoan Jon Sarasua bertsolari haundia. Oraindik ere bertso munduan murgildurik dirauen arren, bat - bateko saioetan oholtza gainean ez ikusteak goibeldu egiten gaitu. Ea noizbait berriz ikusteko aukera dugun, ekitaldi bereziren batean bada ere.

Bertsolariak: Sarasua Jon
Herria: Itsasondo
Eguna: 1992-04-25
Gaia: Karta bat idazten hasi haiz, hasierak honela ziok: "Kaixo bertso zaleok, zerbait esan nahi dizuet..."
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria: Hamarreko handia
Lana: Bakarka gaia-emanda
Jardun-mota: Jaialdia
Gai-jartzaileak: Mendizabal Mikel Argitaratua: BAPATEAN 92, 59 OR.


Zerbait esan nahi dizuet eta
esplikatzen naiz hasiko,
bertso munduan ni sartu nintzen
ia nintzala mutiko,
nola-nahi ere holako gauzak
ez dira izaten betiko,
bertsolaritzan oso zaila da
beti egotea tinko,
ia ez nauzue inoiz gehiago
plazaz-plaza ikusiko. (BIS)

Bertsolaritzan nere ustetan
gaur antzerki gehitxo dago,
ta uste nuen zerbait bazela
hori baino barrurago,
sei urte luze pasa ditut ta
hartu makina bat trago,
nere ustez asko aguantatu dut
baina ezin dut gehiago,
zuek antzerkia nahi duzue ta
hortarako prest ez nago. (BIS)

Oraindik ere barruan daukat
bertsolaritzaren sua,
baina ez dut nahi norantza gabe
itxuan bota pausua,
agian kasik gogorregia
izan da nere mezua,
nola-nahi ere hartu zazute
besarkada bat gozua,
eta holaxe agurtzen da gaur
zuen lagun Sarasua. (BIS)



Bertsozale.com
Irudia:google.es

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Mariah carey