Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Azkenean heldu da

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 17-12-2005 16:02:09

Denbora bizitza honetako misterioa iruditu izan zait beti, hain da abstraktua eta neurtezina! Iraganera begiratzean, bi sentimendu kontrajarrik talka egiten dute nor baino nor. Alde batetik oroitzapen hura oso berria iruditzen zaizu, memorian txoko bat duena. Bestalde, ordutik mila urte igaro direla ematen du, bost minutu izanda ere. Izan ere, gauza asko jazo dira ordutik, mila gauza ikusi eta ikasi dituzu.

Bai, gogoan dut hamasei urteko neskatxa hura. Igande hartan ez zen telebistaren aurretik mugitu ere egin, norbaitek sorgindu balu bezala.
Kuaderno bat zuen eskuetan, eta bertan entzundakoak idazten zituen. Ez zuen egun hura berehalakoan ahaztuko. Une hartan sentitutako bizipen eta sentimenduak erabat barneratuak zituen. Astebete egon zen amets hartan murgildurik. Arantza bat bazuen, ordea, bihotz barrenean.

Lau urte beranduago, arantza hura ateratzeko aukera du. Iraganean bizitako une majiko hura, oraindik majikoago bihurtzeko aukera baitu. Itxaronaldia ez zaio uste bezain luzea izan, ezta urrik eman ere. Hemeretzi urte asko iruditzen zitzaizkion hamasei urteko neska gazteari, denbora asko. Hemeretzikoak buruarekin ezetz egiten du, ez dela horrenbeste.

Arantzak utzitako zuloa estaltzeko aukera izango du bihar, eta pozik dago; egun horretan geratu nahi luke, baina ezinezkoa da. Denborak aurrera egiten du, baina oroitzapen eta bizipenek hor darraite. Ametsak betetzeko izaten baitira, ez barnean usteltzen uzteko.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos