Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Bertsoen paradisua

Archivado en Bertsoak • Fecha: 17-12-2005 12:31:29

Hemen daukazue arestian aipatutako bertsoa, Andoni Egañarena.
Orduan ere, Felix gogoan.

Bertsolariak: Egaña Andoni
Herria: Donostia
Eguna: 2001-12-16
Gaia: Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalayan. Gaur jaso duzu berak handik bidalitako postala. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.
Doinua: Munduan libre bizi izateko
Neurria: Neurri luzea
Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jardun-mota: Txapelketa
Motiboa: Txapelketa Nagusia
Gai-jartzaileak: EHBE Taldea
Gai-jartzaileak: Mandaluniz Bernardo Argitaratua: BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2001, 309 OR.

Oharrak: Txapelketa Nagusia 2001. Finala, arratsaldeko saioa, azken fasea. Azken fase hau, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiok jokatu zuten buruz-buru. Belodromoan, arratsaldeko lau eta erdietan hasita, 6800 bat entzule.

Hasera baten jasan izan dut
halako negar krisia,
etsipena ta amorrua zen
sentimentu nagusia.
Himalayako serac txar baten
gaiztakeri malizia;
nere zorion dosia,
haundia edo poxia...
Ze pena dedan azken aldian
laguna ez ikusia!
Orain postal hau izan dadila
zure oroipen bizia. (bis)

Postala heldu da eta zu falta,
destinoa azkenean
etorri zaigu Himalayatik,
gezi gisa zuzenean.
Zure postala nere eskutan
dardarka hasi denean,
nahiz pena izan barnean,
ez nengon etsipenean.
Barru-barruan gordeko zaitut
nere oroitzapenean,
leihora irten ta Ernio gaina
elurtuta dagonean. (bis)


Ze ederra den Himalayako
haizearen zirimola!
Era hontako gairik ez nuen
espero hemen inola.
Jakin zazute hau Felixekin
ni neu bizia nagola;
hargatik bor-bor odola,
ia galdu dut kontrola.
Bertsozalea genuen hura
eta hau da parabola;
iruditzen zait Belodromoan
gure artean dagola. (bis)

Bertso hauek bertsozale.com-en aurkitutakoak dira.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos