Bertsolariak: Arzallus Amets
Herria: Bera
Eguna: 2001-04-01
Gaia: Bukaerako agurra.
Doinua: Baserrian jaio nintzan
Neurria: Neurri berdinekoa
Lana: Bakarka bukaerako agurra
Jardun-mota: Txapelketa
Motiboa: Nafarroako Txapelketa
Gai-jartzaileak: NBE Taldea
Gai-jartzaileak: Taberna Mikel Argitaratua: BAPATEAN 2001, 126 OR.
Oharrak: 2001 urteko Nafarroako txapelketako finala.
Txapel hau zuzendu nahi dut
hainbat pertsonarengana:
lehendabizi Joxe Mari,
bide erakusle dana.
Bigarrenik futboleko
talde ta lagunengana.
Nola ez bertso eskola,
bi arrebak eta ama!
Eta beste eskeintza bat
maitasun osoz doana:
gehien lagundu didaten
Elorri eta Joana.
Eta azkenikan aita,
dena doa zuregana,
zuk eman didazulako
naizena ta daukadana.

Bertsozale.com