Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Non geratzen den denbora

Archivado en Abestiak • Fecha: 17-12-2005 12:18:26

Biharko egunez denok asko maite genuen mutil bat izango dugu gogoan. Aurreko finalean Andoni Egañak bertso batean aipatu zuen, euren artean zegoela esanez. Bihar ere han izango da zalantzarik gabe. Orain dela 5 urte joan zitzaigun zoritxarrez, baina gure oroimen eta bihotzean darrai. Ez dugu sekula ahaztuko 2000.urteko uztailaren 28a, egun zitala zinez. GOIAN BEGO!!! BIHAR EGONGO GAITTUK FELIX!!!


Gure baitango lurraldeetan
non geratzen den denbora
non ez dagoen arnas biderik
non ez goazen inora
non oihukatzen hurbiltzen garen
erraldoiaren ondora
igo nazazu nire mendira
zure gailurretik gora.
Egunez zu bizitzera
arimak zenbatzera
urrun nabigatzera
elur gazietan.



Igo nazazu nire mendira
aurki dezadan bidea
askatu nadin zure loturaz
behar dezadan airea
ez nadin izan jainko lurtiarra
bai ezinen bidaidea
igo nazazu nire mendira
zu ez baitzara nirea.

Egunez zu bizitzera
azken mugen ertzera
lainoen agurtzera
elur gazietan.

Mikel Urdangarin

Irudia google.es -etik atera dugu.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos