Denok ditugu abesti kuttunak, eta hau hoietako bat da. Umetan asko entzuten nuen Gozategi, baita herrietako berbena askotan ikusi ere. Behin eta berriz abesten nuen abestia duzue hauxe. Ez dakit zein den izenburua, norbaitek baleki eskertuko nuke esatea, eta baita hitza eta doinua norena den esatea ere. Hemen ireki dugu, beraz, oroitzapenen kutxa. Ea gustoko duzuen, ezagun izango da gehienentzat. Hona hemen bertsoak.
Zorioneko etxe honetan
bada hamaika istori
ama ohean etzan zenean
aita gainera erori
ondorenak zer ekarri zuen
ez esan gero inori
aita gainean mugikor eta
amarik etzan ageri (bis)
Aitonak lanik ematen duen
edo ez aitari galde
utzi ezkero amona ere
salduko luke debalde
alde batetik erdi itsua
despistatua bestalde
pixa egiten iaioa degu
taparikan altxa gabe (bis)
Gure etxean ezinbestean
telebistak jo du kiebra
aitona degu kulebroi eta
amona berriz kulebra (bis)
Ai,oi,ai telebistak kiebra
aitona kulebroi ta
amona kulebra

Irudia:google.es