Listuak zintzurra busti dit, urduritasunaren seinale. Begiak ere lausotu egin zaizkit, eta ez dut lainoa besterik ikusten. Bihotzaren taupadak azkartu zaizkit, eta badirudi ahotik irten behar duela. Aurpegian begizulo sarkorrak nabari zaizkit, nekearen eta etsipenaren ondorioz. Barreak jarraipena ematen die aurpegiko zimur izutuei, malkoei eusteko ahaleginez. Ez dakit zer egin, emozioz blai bainago, barnean korapilo lodi bat baitut. Gauean, burukoari heldu eta lo hartuko dut, hormako kuadroak jausten diren bitartean.

Irudia:google.es