Ostiral honetan, errege egunean, bertso saioa antolatu dute Ordizian. Bertso saioa Goierriko Hitzaren aldekoa da eta BECen kantatu zuten zortzi bertolariak izango dira. Zaila izango da finalekoa bezain bertso saio ona izatea, baina zalantzarik gabe neurrigabe gozatzeko aukera izango dugu.

Bertso saioa arratsaldeko 6etan izango da Ordiziko Majori kiroldegian. Gai-jartzailea Saroi Jauregi zaldibiarra izango dugu. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Ordiziako zenbait tabernetan eta Beasaingo Loinaz tabernan. Aldez aurretik erosiz gero 8 euro ordaindu behar dira, eta egunean bertan hartuz gero 10 euro.
Ahal duena hurbil dadila Ordizira, beraz, bertso ederrak entzuteaz gain, komunikabide bati laguntzeko aukera izango baitu. GOIERRIKO HITZA AURRERA!!!
Irudia:bertsozale.com