Oroimena galbahearen gisakoa dela diote, legarra atxikitzen duela gogoan, baina pasatzen uzten hondarra. Senekak, berriz, dio ezen maite izan ditugunen parterik hoberenak gure alboan dirauela, menturaz heriotzak ondotik erauzten badizkigu ere. Izan ere, geurea dugu iraganeko denbora, eta deus ez dago leku seguruagoan dagoeneko izan dena baino.
Imanol Zurutuza "Errautsera arteko sugarra"