Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Txoria txori

Archivado en Literatura • Fecha: 08-01-2006 17:21:46

Lo hartu baino lehenago, Felix etorri zait berriro burura, eta aspaldi asmatu nuen ipuin bat gogoratu dut.

Ixidrori ebakuntza egin behar zioten, bihotza ez omen zuen-eta normala. Ixidrok bere flauta eztia eramateko baimena eskatu zuen, flautajole amorratua baitzen mutila. Anestesia flautaren zulotik jarri behar izan zioten, ahotik ez zuen - eta kentzen, jo eta jo. Ixidro lokarturik, medikuak hartu du bisturia, ireki dio bularra, ireki dio bihotza..."Diagnostikoa", mintzatu zitzaion medikua erizainari,"txori bat dauka bihotzean, kaiolaraturik". Ireki dute kaiola, joan da txoria ihesi, josi ditu irekiak oro mediku jaunak...

Ixidro onik irten zen hartatik, baina, handik aurrera, ez zuen gehiago jo bere flauta eztirik.



Juan Kruz Igerabide eta Karlos Linazasoro "Kartapazioko poemak"






Irudiak:google.es

Escrito por Maitane Legarreta
(1) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios

  1. Zuretzako da ipuin hau Miren.

    bitakorakoa — 19-01-2006 19:44:21


Comentar



Recordar datos