Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Antzerki saioak Beasain eta Ordizian

Archivado en NON-ZER • Fecha: 10-01-2006 20:35:34

Antzerki saio ugari antolatu dituzte Beasain eta Ordizian urtarrilean hasi eta apirila bitarte. Antzerki garaia antolatu dute bi herrietako kultura sailek. Urtarrilaren 13an hasi eta apirilaren 28an amaituko da.

Orain dela hamar urtetik egiten den gauza da, eta arrakasta handia izan du, sarrera guztiak agortu izan baitira.

Antzerki denboraldi honen helburua, orain arte antzerkira hurbildutako jendea berriz ere biltzea da, eta jende berria erakartzea. Helburu hauek gauzatzeko saio onak antolatu dira, eta jendea erakartzeko modukoak: obra onak, konpainia onak...



Lehen antzerki lana "Otehitzari biraka" da, Kukai eta Ttanttaka konpainiena Beasaingo Usurbe Antzokian. Hurrengoa Ordizian izanen da "El hombre de los dados de Txalo", urtarrilaren 27an. Otsailaren 10ean Tartean-ek bere obra aurkeztuko digu: "Ezin dut egia esan". Bertan izango da era berean, "El florido pensil" antzezlana Mikel Garmendiaren omenez. Hau otsailaren 23an izango da. Beasainen, berriz, " Todos nacemos vascos" antzezlana izango dugu oholtza gainean, martxoaren 10 ean. Martxoaren 24an Usurbe Antzokian Fuegos Fatuos-en "Cincuentones" obra. Apirilaren 7an, Larru Haizetarak "Ez duk hiru bikoteatroa" aurkeztuko du, eta bertan izango da Polk Produkzioak "Ongi ibili"rekin.

Antzerki guztietara joateko abonuak 60 euro balio du, eta Beasaingo Usurbe Antzokian, eta Ordiziako Herri Antzokian daude salgai. Horrez gain, Beasaingo Udaletxeko Kultura Sailean eta Ordiziko Barrena Jauregian ere aurki daitezke. Sarrerek banaka erosita 10 euro balio dute, eta "Todos nacemos vascos"ekoak 15 euro.

Irudia:google.es

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos