Morten Skoubo dinamarkarra Donostian dugu, talde txuri urdinarekin jokatzeko gogoz. Bere etorreraren zain geunden eta gaur aurkeztu dute.
25 urteko mutil gaztea dugu, eta Errealarekin jokatzeko gogotsu dagoela aitortu du.
Atzo gainditu zuen bere azterketa fisikoa eta bere fitxaketa berretsi zuten. 2010eko ekainera arte egin diote fitxaketa 1'93 neurtzen duen mutil honi. 2,5 milioi euro inguru ordaindu dio Errealak Bronby futbol taldeari bere fitxaketa dela medio.

Aurretik Alemaniako Borussia Moenchengladbachen, Ingalaterrako Bromwich Albionen eta Danimarkako Brondbyn jokatu du. Pasa den urteko ligan 35 partidu jokatu zituen azken talde honekin, eta 17 gol sartu zituen. Bi aldiz jokatu du bere herrialdeko selekzioarekin eta hamar aldiz aritu da 21 urte azpikoekin jokatzen.
Hau azkenaldiko bigarren fitxaketa da. Joan den igandean Stevanovick, 21 urteko jokalari eslobeniarrak, bere lehen partidua jokatu zuen taldearekin, hasieratik ez jokatu arren. Bi jokalari berri hauengan konfidantza jarri du Errealeko jendeak eta zaletuek.
Bestalde, Newcastleek antza denez Nihat fitxatzeko interesa du. Moskuko Spartakekin akordio batera iristeko puntuan zeuden, aste honetan froga fisikoak gaindituz gero. Badirudi, ordea, jokalariak nahiago lukeela liga ingelesean jokatzea. Denborarekin ikusiko da zer gertatzen den. Argi dagoena da alde egindakoan hemengo txuleta eta legatzaren falta somatuko duela. Bidaliko diogu zerbait, edo etor dadila bisitan.

Irudiak:google.es
David — 18-01-2006 13:56:49