Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Zer dira?

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 14-01-2006 19:19:15



Zer dira hiru urte
zure lagunekin parrandan?
Zer dira hiru urte
zure familiarekin gabonak pasaz?

Zer dira hiru urte
bizitzeagatik eskerrak emanez?
Zer dira hiru urte
musika entzunez egotea?

Zer dira hiru urte
munduan zehar bidaiatuz,
egunsentiari begira,
ilunabarrei so,
mendian oinez?

Zer dira hiru urte
umezurtz etxe batean,
gerra bortitz baten barnean,
egunero kolpeak jasoz?

Zer dira hiru urte
gosez hiltzen egonez,
gaixorik,
beldurrez?

Zer dira hiru urte,
zuregandik urrun,
egunero zurekin amestuz,
hain gertu eta hain urrun izanik,
beti maiteko zaitudala jakinik,
eta sekula ez zaitudala izango?

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos