Udaberria guri
lo geratu zaigu
gure lumak jadanik
ximurtu zaizkigu
Betiko den ezer
biok ez daukagu
gureak amaiera duela
badakigu
Itsasoak bezala
hondoratzen nauzu
nire itsasontzia
noraezean daukazu
Nik ez dut horrelakorik nahi
zure kontu zahar horiekin
aspertu naiz
Hori da dena
jadanik ez duzu balio
zu barik bizitzea
nik orain nahiago
Hori da dena
jadanik ez duzu balio
muxu bero bat eta
hurrengorarte adio
Negarrez ari zara
hitzok entzutean
ulertzea erreza da
zaila sinistea
Bion artekoa
bukatu da jada
ni zuganako guda naiz
ta maitasuna.
Ez da oso ziurra letra guztia ondo dagoenik, baina zerbait bada. Txarto zerbait egonez gero, aldaketak burutuko dira.
Udane Zugaza-Artaza Uriondo