ITSASOARI BEGIRA
(Ion Maia / B.L.)
Zazpi mendeko gauean gause.
Gure lore eta sasi,
irrintzi, oihu, ele eta ulu,
marmario eta garrasi,
haize enbata, brias, galerna,
gaur garbi, bihar nahasi,
xake taularen zuri beltzetan
arrats gozo egun gazi.
Ai itsasorik ez bagenuka
zeri so negarrez hasi.
Gure zuhaitza landatu dugu
amildegi muturrean,
adarrak dauzka ertzetik haruntz;
sustraiak, berriz, lurrean,
bihotz esteak estu helduaz
esku baten ahurrean.
Bertso berriak jartzera noa
bere indar laburrean,
nola malko bat isuritzen den
itsasoaren aurrean.

Benito Lertxundi
Irudia:euskalnet.net
ainhoa — 13-11-2007 17:46:09