Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

III. Erniarraitz Sariketa 2006

Archivado en NON-ZER • Fecha: 17-01-2006 16:18:56

Erniarraitz sariketa 2002an hasi zen Urola Kostako bertsolari gazteei aukera ematearren. Urte hartan Zarautz, Zumaia, Itziar, Aizarnazabal, Zestoa eta Azpeitiko bertsolariz osatu zen 16ko taldea. Bi kanporaketa 8koak eta seiko finala jokatu ziren. Zarautz eta Azpeitiko bertsolariak nagusitu ziren kopuruz, 6 bakoitzetik. Handik bi urtera ere gauza bera, tartean bidaniar bat ere sartu zen, baina bertsolari taldea antzekoa zen lagun pare baten aldaketarekin.

Hirugarren lehiaketa honetan, aldaketa nabarmenak egin dituzte, zabaldu egin dute euren esparrua eta gisa honetan egin dituzte gonbidapenak. Lehentasuna eman diote bailara horretako bertsolariei, eta 18ko taldea osatzeko falta zena Gipuzkoako bertsolariak gonbidatuz osatu dute.

Irizpideak

· 25 urte da adin muga erreferentziala, horretan estuegi jokatzeko asmorik ez duten arren, plazaratu berriei aukera emateko asmoa baita.

· Bailarako, hau da, Azpeitia, Bidania, Zumaia eta Zarauzko bertsolariez gain, aurten, gonbidapenak egin dituzte Oiartzun, Astigarraga, Añorga, Lasarte, Ordizia, Beasain eta Ataungo bertsolari gazteekin 18ko taldea osatu asmoz.

· 6ko taldeak izango dira nola kanporaketan hala finalean ere.

· Kanporaketa bakoitzean lehenbizikoa sailkatuko da finalerako eta gainerako hiru bertsolariak puntuazioaz sailkatuko dira.

· Berdinketarik balitz kartzelako lanak erabakiko luke, eta artean ere berdinketa balego, epaileen sailkapen postuen batuketak.

Lanak:

Kanporaketa: (13 bertso)

· 8ko Handian 3na ofiziotan
· 8ko Txikian 3na ofiziotan
· 10eko Txikian 3na ofiziotan
· Kartzela: 2 puntu
Gaiari bi bertso (*)


Finala: (15 bertso)

· 8ko Handian 3na ofiziotan
· 8ko Txikian 3na ofiziotan
· 10eko Txikian 3na ofiziotan
· Puntutan 8ko Txikian 6 bertso osatu arte
· Kartzela: Gaiari hiru bertso (*)

Oharra: (*) Gehienez ere 5 puntuko bertsoa baino luzeagorik ez da onartuko.

Sariak:

Kanporaketako irabazleari herri bakoitzaren garaikurra emango zaio. Finaleko txapeldunak txapela eta diru saria jasoko du. Bigarrenak, aldiz, Azpeitiko udalaren garaikurra eta diru sariaz gozatzeko aukera izango du. Entzuleen saria irabazten duenak Hitzaren oroigarria izango du. Kanporaketetako eta finaleko partaideek ere diru sari jasoko du.

I. KANPORAKETA: AZKOITIA

Otsailak 10, gaueko 10etan Azkoitiako Kultur Etxean
Aurkezlea: Miren Segurola

1. Aritz Etxeberria "Ministro" (Azpeitia)
2. Beñat Lizaso (Azpeitia)
3. Arkaitz Zelaia (Bidania)
4. Agin Rezola (Astigarraga)
5. Alaia Martin (Oiartzun)
6. Mirari Martiarena (Oiartzun)

II. KANPORAKETA: ZUMAIA

Otsailak 17, gaueko 10etan Zumaiako Aita Marin
Aurkezlea: Jon Maia

1. Aritz Aranburu (Zarautz)
2. Egoitz Eizagirre (Orio)
3. Jokin Gijarro (Zumaia)
4. Unai Gijarro (Zumaia)
5. Beñat Gaztelumendi (Añorga)
6. Unai Muñoa (Lasarte)

III. KANPORAKETA: ERREZIL

Otsailak 18, gaueko 10etan Errezilgo Borondegin
Aurkezlea: Gorka Tolosa

1. Alaitz Sarasola (Ordizia)
2. Ruben Gorrotxategi (Urrestilla)
3. Mikel Berasategi (Urrestilla)
4. Iñaki Apalategi (Beasain)
5. Iban Urdangarin (Ataun)
6. Aitzol Barandiaran (Ataun)

FINALA: AZPEITIA

Otsailak 24, ostirala, gaueko 10etan Azpeitiko Betarramistetan
Aurkezlea: Jokin Uranga

· Azkoitiko irabazlea
· Zumaiako irabazlea
· Errezilgo irabazlea
· Puntuazioz
· "
· "

Escrito por Maitane Legarreta
(2) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios

  1. AUPA MIRARI!!!EURRE EMAN GEO E!!! Oiartzungo txapelketan abestu zendun bezin ondo eo hobeto kantau bazu. Jendek jakin deila zein dan gue Pikoketako neskea. ZORTE ON ZURI, ATAUNDARRAI TA BEASAINDARRAI!!!

    beasaindarra — 17-01-2006 16:38:44

  2. Erabaki det ez detela entrenatuko. Ahal bezain ongi itea jungo na ta jendia gustoa uztea da ne helburua. Aukera eman didate eta ez da gutxi, jakina baita gazteok aukera gutxi dittugula. Arrastoa uztea jungo na. Agini, Aitzoli ta Alaiai desapio pixkat bota adarra joz ta aurrea. Jokinek dion bezala EURRE!!!!!!! Ikustea azaldu, ongi etorriak izango zeate.

    Alaia ez den oiartzuarra — 17-01-2006 20:30:31


Comentar



Recordar datos