63. sariketa dugu aurtengoa eta aipatutako filmeak beste inork baino sari gehiago lortu zituen: lau sari, hain zuzen ere.

Filmeak bi bakeroen arteko maitasun istorioa kontatzen du. Filmeak drama, errealizatzaile (Ang Lee), abesti (Gustavo Santaolalla argentinarra), eta gidoi onenaren saria irabazi du.
Lau sari irabazi dituen arren, ez ditu lor zitzazkeen zenbait sari lortu, aktore onenaren saria (Heath Ledger) esaterako.

Walk the line filmak komedia eta musikalen hiru sari nagusiak irabazi ditu. Johnny Cash musikari estatubatuarraren biografiari buruzkoa dugu aipatutako film hau. Aktore onenaren saria irabazi du Reese Witherspoonek eta mutilen artean Joaquin Phoenix izan da garaile.
Dramaren alorrean, Felicity Huffman izan da saria jaso duena, Transamerican egindako lana dela eta.
George Clooney ez da etxera esku hutsik joan aurtengoan, Syrianan egindako paperagatik saritu baitute.

Telebista munduan, aldiz, Lostek telesail dramatiko onenaren saria lortu du, eta Desperate Housewives-ek komediaren alorrean. Azkeneko alor horretan irabazi du saria Mary Louise Parkerrek, Weeds telesaila dela medio.

Dramako telesailetatik aktore onenaren saria jaso du Geena Davisek (Commander in chief).
Anthony Hopkins, Rachel Weisz, eta Jonathan Rhys Meyersek ere jaso zuten oroigarria.