Gaur ere jeiki eta euria ari du zarra-zarra. Eguraldia nere aldartearekin bat dator. Sentipen arraroak ditut erraietan. Nazkaturik nago ordenagailu aurrean egoteaz, lan eta lan. Liburuartean murgilduta egoteko gogorik ere ez dut, beste irtenbiderik ez dudan arren.
Eskerrak tarteka, hona hurbildu eta buruko saltsa hau orri hauetan zabaltzeko aukera dudan. Besterik ezean, nere buruari tarte bat egiten diot lokartu aurreko nekean. Egunaren balantzea egiten dut, begiak apurka-apurka isten zaizkidan bitartean. Azken une horietan, zuek zaituztet gogoan; egunero jasaten nauzuenak, erantzun edo aurpegi txarrik gabe. Bai, ba, ni ez bainaiz ezer zuek gabe.