Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Zuek ez zarete honen partaide soilik

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 19-01-2006 19:20:01

Gogoan dut egun hura, 2004ko irailaren 30a. Data idatzi dudanean ez zait deus gustatu, nik dakidan bat gogoratu baitit. Harri gogor tirako nioke belarrietatik, bai.

Komuna non zegoen galdetu nion, eta berak jator asko erantzun zidan. Hori gutxi balitz, bertaraino lagundu ninduen, eta berriketan aritu ginen. Solasaldi hartan konturatu ginen bagenuela biok elkarbanatzen genuen zaletasun bat, eta zaletasun hori bera zuen lagun bat genuen komunean (ez naiz WC-ekatik ari). Eraztunak ez, komunak lotu gintuen gu biok betiko.

Ordutik hona, makina bat solas egin dugu, makina bat ezten sartu dizkiogu elkarri, eta barre ere egin dugu gogotik. Beste zaletasun bat ere badugu, baina hori nere ahuldadeetako bat aitortzea litzateke. Maixa ta Ixiarren abesti batek dioen bezala: " ezagutzen duzu bai, ondo nere debilidadia".

Beste hirugarren sorgin bat ere elkartu zitzaigun apurka-apurka. Harren algarak, Txindoki puntan ere entzun ohi dira; eta zer esanik ez, bere moduko zeanitar batekin elkartzen denean (entrada ahaztu jate!!! hura ahaztezina izan zen, bihotzekoak eman zidan ia egun hartan. Eskerrak BECen une hartako nahigabea ahaztu nuen erabat. Inoiz ahaztuko ez dugun pasarte bilakatu da orain.)

Hiruon taldea handituz joan da pixkanaka, eta gero eta irudi politagoa hartu du. Hala ere, hemen elkartzen gara berriro, elkarrekin kontu kontari aritzeko.

Lasai egon, nagoen lekuan nagoela, beti oroituko bainaiz gauza hauez guztiez: zure irribarrea eta begietako dizdira, zure bertsoak, igarotako uneak, barre algarak...Gaur ere, lokartu aurretik zuen irudiren bat igaroko da burmuinetik; eta bihar, etzi, etzidamu...

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos