Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Inauteriak ospatzen ari dira Leitzan

Archivado en NON-ZER • Fecha: 21-01-2006 19:06:08

Urtero legez, aurten ere heldu da inauterien garaia Leitza aldera. Ohiko legez, beste lekuetan baiño lehenago ospatzen dituzte, eta aurten ere ekitaldi ugari prestatu dituzte.

Gaur arratsaldeko lauetan herrian zehar eskean ibiliko dira, bertako gazte eta helduak. Giroa berotzeko txistulari eta trikitilariak ere eurekin ibliko dira, eta denak mozorroturik. Gaueko bederatzi t'erdietan "atsauren bertso aparie" antolatu dute Erreka sagardotegian. Unai Elizasu, Diego Riaño eta Miel Mari Elosegi ariko dira bertsotan. Gauerdian, berriz, Aketza, Eko 4, Agorafobia, eta Minutos de Odio taldeen kontzertua izango da.



Bihar, eguerdiko hamabietan txu - txu trena herrian ibiliko da, eta arratsaldeko ordubi t'erdietan herri bazkaria izango da eskolako jangelan. Arratsaldean laurak aldera berriz aterako da trena, eta ondoren Incansables txaranga aterako da. Iluntze eta gau partean, Gaubela taldea karrapen arituko da.

Astelehenean, urtarrilak 23, baserriz baserri eskean ibliko dira. Arkixkil, Gorriztaran, Sakulu eta Erreka auzoetara txistulariekin, eta txarangarekin joango dira. Gazteenak Amazabal pilotalekuan puzgarriak izango dituzte. Iluntzeko zazpietatik aurrera, Gaubela taldearekin dantzaldia izango da udaletxeko karrapen. Gaueko hamaika t'erdietatik aurrera ere han izanen dira.



Asteartean, baserrietatik beste itzuli bat egingo dute goizeko bederatzi t'erdiak aldera. Oraingoan, Erasote auzora joango dira ordea. Ume eta gaztetxoentzat antzerki lan bat prestatu dute zineman. Ingurumena izeneko antzezlana izango dute ikusgai goizeko hamaika t'erdietatik aurrera. Arratsaldeko ordubi t'erdietan bazkaria egongo da eskalari eta Aurrerako kideentzat. Arratsaldeko lauretatik aurrera, makillaje tailerra egongo da udaletxean. Handik ordubetera, ume eta gazteentzako kalejira izango da txarangaren eskutik, eta ondoren txokolatada. Iluntze eta gauean, bezperako talde bera izango da leku berean.

Asteazkenean, Kiriku II marrazki bizidun filma eskeiniko dute zineman, arratsaldeko bostetan.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos