Zeraindarrek pozik egoteko arrazoia dute, aldizkari berri bat atera baitute karrikara. Aldizkariaren izena Xagu-Artea dugu, eta hilabetean behin kaleratuko da. Aldizkari honen helburua zeraindarrei herriko berri ematea da.
Aldizkariaren izena bitxi xamarra bada ere, badu zeraindarrekin zerikusirik. Zeraindarrak xaguak ditugu, eta bertako zuhaitz sinbolikoa da artea. Horren adierazgarri da plazan aurki daitekeen mota horretako zuhaitza. Bi izen horiek uztartuz gainera, Xagu-Artea, zeraindarren artean geratzen den zerbait bezala uler daiteke. Ion Muñoa herritarrak adierazi duenez, herriak herriarentzat martxan jarritako proiektua da, udaletxeak finantzatu arren.
Herriko talde ezberdinek elkarren berri ez zutela ohartu ziren, jendeak ez zuela herrian gertatzen zenaren berri. Arazo horri konponbidea aurkitzeko asmoz, jarri zuten martxan proektu berri hau.

Hilabetekari honek lau bat orri izango ditu. Lehendabiziko orrian euren ustez hilabete horretan izandako berri garrantzitsuenak azalduko dira. Erdiko bi orrietan, herriko talde ezberdinen berriak azalduko dira: kultur etxea, Gurasoen elkartea...Bakoitzak sortzen duen berri kopuruaren araberako lekua izango du orri horietan. Azken orrian, aldiz, azken hogeita hamar egun horietan izandako tenperatura eta euri jasei buruzko grafiko bat agertuko da. Horrez gain, inguruan esaten diren eta galtzear dauden hitzen esanahi eta azalpenak ere izango dira.
Hilabeteko hirugarren astelehenean banatuko da aldizkaria eta dohainik izango da. Etxez etxe banatuko da, eta kanpoan bizi diren zeraindarrek ere izango dute eskuratzeko modua. Harrera ona izan du aldizkari berri honek, eta aurrerantzean Zeraingo bizilagunak hilabeteko hirugarren astelehen horren zai irrikitan egotea gustatuko litzaieke. Ea ba hala den, guk hemendik gure babes osoa eskeintzen diegu.
Irudia:goierrikohitza.info