Iñaxio Peurenak 220 kiloko harria bizkar gainean berdintzea lortu zuen larunbatean. Aimar Irigoien errezildar gazteak 217 kilo zituen jasoak ordurarte, eta Iñaxiok marka hori hobetzea lortu zuen. 22 urterekin ez du inork horrelako harririk jaso, baina marka haundiena bere aitak du oraindik.

Aita zuen laguntzaile moduan, eta bera baino urduriago zirudien ohiko legez. Gerrira ekarri, buelta eman, eta bi kolpetan berdindu zuen harria. Bukaera aldera, harriak atzera egin zion pixkabat, eta aitak heltzeko keinua egin zion, baina ez zuen harririk ukitu. Izan ere, semeak geroago adierazi zuenez, "harrijasotzaileaz gain semea ikusten du aitak, eta ez du minik hartzerik nahi". Hala ere, ez zuen balantzarik egin eta jasoaldi garbia eta balekoa izan zen.
Hurrengo ahalegina udaberri aldera izango omen da, esku bakarrez hura ere. Bi eskuekin egin nahi duen marka berria negu aldera egingo duela adierazi zuen, urte berria iritsi baino lehen.
Informazio iturria:gara.net
Irudia.google.es