Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Bertso eguna larunbat honetan

Archivado en NON-ZER • Fecha: 24-01-2006 17:43:21

Larunbat honetan ospatuko da aurtengo Bertso Eguna. 60.hamarkadako bertsokera ekarriko digu gogora, eta azken urteetan bezala Kursaalean izango da. Garai hartako kantakera eta xehetasunak ezagutzeko aukeratu da aurtengo gaia.

60 urteko hamaika bertsolarik kantatuko dute, eta garai hartako giroa irudikatuko dute. Bertso Egunak bi zati izango dituela esango genuke, eta bigarrena afalostean izango da. Hiru tramek osatuko dute aipatutako lehen zatia, eta trama bakoitzean bertsokera bat erakutsiko da, bertsoa hiru testuingurutan jarriko baitute. Lehen zatian hiru bertsolarik sukalde baten testuinguruan kantatuko dute, gai -jartzailerik gabe. Bigarren tramak, oholtzako giroa isladatu nahi du, eta orduko saio formalaren itxura izango du. Laxaro Azkune izango dute gai jartzen. Hirugarren atalean, bi bertsolari taberna batean kokatuko dituzte, eta gaia librea izango da. Arratsaldeko saioan hiru zati hauek lotuko ditute. Joxe Agirre izango da saio honetako bertsolarietako bat.



Bigarren zatia afalondoan izango da, Martin Berasategi Kursaal jatetxean. Saio honetan bertsolari gazteak ere izango dira, eta librean edo Josu Goikoetxeak gaia emanda kantatuko dute. Oskar Estanga eta Jaione Olazabal trikitilariek ere giroa berotuko dute.

Kursaaleko saiora joateko sarrerek 10 euro balio dute, bazkide direnek 7 euro ordaindu beharko dute eta 16 urtez azpikoek 4 euro. Afarirako jada ez da sarrerarik geratzen.

Bertsolariak:

Arratsaldeko saioa

Kursaal auditoriumean, 18:00etan

· Manuel Lasarte
· Joxe Agirre
· Jose Luis Gorrotxategi
· Txomin Garmendia
· Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
· Jon Azpillaga
· Patxi Etxeberria
· Imanol Lazkano
· Jesus Alberdi "Egileor"
· Koxme Lizaso
· Joxe Lizaso

Afalosteko saioa

Martin Berasategi Kursaal jatetxean, 21:00

· Unai Iturriaga
· Oihana Bartra
· Miren Artetxe
· Arrate Illaro
· Kristiñe Txoperena
· Julen Zelaieta
· Xabier Silveira
· Jon Maia
· Andoni Egaña
· Jone Uria
· Jokin Uranga
· Jexux Mari Irazu
· Mikel Mendizabal
· Itxaso Paya
· Maialen Belarde
· Miren Amuriza
· Maialen Lujanbio

Informazio iturria:berria.info

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009