Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

New Yorkeko lagun taldea bueltan

Archivado en Orokorra • Fecha: 24-01-2006 18:08:03

Friends telesail ospetsu eta arrakastatsua berriro ere telebistan ikusteko aukera izan dezakegu 2007.urtean. Ordubeteko iraupena izango luke atal bakoitzak, eta aktoreek miloi bat euro irabaziko lukete.



Telesaileko produktore eta aktoreek behin eta berriro errepikatu zuten bukatzera zihoala, baina badirudi etenaldi txiki bate besterik ez zela. Antza denez, telesaileko aktoreak NBCko buruekin bildu ziren gabonak baino lehen, eta lau atal grabatzeko hitzarmena egin zuten. Jennifer Aniston zen sei aktoreetatik (Courtney Cox, David Schwimmer , Lisa Kudrow, Matt Leblanc, eta Matthew Perry) zalantzan zegoena, baina diru kopuruak baiezkoa ematera bultzatu omen zuen. 2004an, telesaila amaitzean, aktore bakoitzak 814.000 euro jasotzen zituen, eta orain 4'07 milioi euro irabaziko dituzte lau atal egiteagatik.

Access Hollywooden web orrialdean zurrumurru hau zurrumurrua besterik ez dela esaten dute. NBCko Jeff Zuckerrek ere hala adierazi du.

NBCk komedia berri bat grabatu nahi du, " It´s a Guy Thing", telesaileko hiru mutilekin.

Ez dakigu albistea benetako den ala ez, baina ni aktore lanetan hasiko naiz beharbada. Bien bitartean beste batzuk gosez hiltzen, miserian. Ez dira bakarrak ordea, galdeiozu asteburuero zuriz jazten den sex symbolari, edo piloto alemanari...

Irudia:google.es

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos