Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Isabel Coixet Goya sarietan garaile

Archivado en Zinea • Fecha: 30-01-2006 16:54:17

Isabel Coixeten "La vida secreta de las palabras" izan da sari gehien jaso dituen filmea: filme onenari, zuzendaritza onenari, gidoi onenari eta ekoizpen zuzendaritza onenari hain zuzen ere.



Akademikoek Obaba filmaren alde egiten zuten, baina 10 izendapen zeuzkan eta bakarra irabazi du, soinu onenari. Publikoak, berriz, "Princesas" filmea zeukan begiko, eta hiru sari irabazi ditu, emakume aktore onenaren saria tartean (Candela Peña).


Gizonezkoen artean aktore onenaren saria lortu du Oscar Jaenadak "Camarón" filmean egindako lanagatik. Pedro Masok eraman du etxera ohorezko Goya saria. Woody Allenen "Match Point" filmea izan da filme europar onenaren saria lortu duena. Abesti onenaren saria, aldiz, Manu Chaok lortu du Princesas filmean azaltzen zen "Me llaman calle" abestiagatik.



"Aupa Etxebeste!" filmeko zuzendariak esku hutsik itzuli dira, baina ziur ez dutela ahantziko atzoko eguna. Nahiko ohore da euskara hutsean egindako film batek estatu mailako sariketan izendapena lortzea. Hurrengo lanarekin zorte handiagoa izango dute beharbada, zai gaude bien bitartean.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos