Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Jose Mari Amorrortu ez da jada Realeko entrenatzailea

Archivado en Erreala • Fecha: 30-01-2006 16:37:54

Jose Mari Amorrortuk ez du Realaren partidu gehiago zuzenduko entrenatzaile moduan. Atzokoa izan zitekeen bere postuari eusteko azken aukera, baina ez zuen lortu. Alavesen aurkako partidua galduz gero, bere etorkizuna beltz ikusten zen, eta horrela izan da. 3-1 galdu zuen Realak, eta Stevanovickek sartu zuen gola. Nihatek ere sarean sartu zuen baloia, baina baliogabetu egin zuten. Azken 36 puntuetatik 4 puntu lortu ditu bakarrik. 2004-2005 denboraldian hasi zen Realean, Eibarren denboraldi paregabea egin ondoren. Taldeko zuzendaritzak eskerrak eman dizkio egindako lanagatik, eta bere giza dohaiengatik.



Hurrengo entrenatzailea zein izango den jakiteko irrikitan dago zaletua, baina oraingoz ez dute ezer esan. Arkonadaren izena aipatu dute, baina inork ez du ezer baieztatu nahi izan. Badirudi gertuko norbait izango dela.

Irudia:google.es

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos