Alberto Iglesias donostiarrak datorren hilean Oscarra irabazteko hautagien artean dugu. El jardinero fiel filmeko soinu banda egin du, eta bertan egindako lanagatik Los Angelesera joateko aukera izango du. Aurretik Pedro Almodovarrekin lan egin du, (Todo sobre mi madre, Hable con ella, La mala educación) eta baita Julio Medemekin ere ( filme guztietan, Vacas eta Lucía y el sexon esaterako. 6 Goya irabazi ditu, Bafta sari britainiarrerako izendatu dute, eta orain alfonbra gorrian ibiltzeko aukera izango du.

Ondo pasatzera eta gozatzera joango dela esan du. John Williamsen alboan egotea ohore bat dela esan du, eta poz handia hartu duela hori jakitean. Berak aitortu duenez, ez du hitzaldirik prestatuko, beharrezkoa bada bat-batean botako du ingelesez izan arren.
Orain Pedro Almodovarrekin lanean ari da Volver filmean, eta Julio Medemekin Caótica Anaren gidoia prestatzen dihardu.
Informazio iturria eta irudia:diariovasco.com