Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Fermin Muguruzaren diskoaren grabaketa Jamaikan

Archivado en Musika • Fecha: 01-02-2006 17:14:35

Disko berria burutzen ari da Jamaikan Fermin Muguruza. Euskal Herriko hiru musikarirekin eta bertako hamarrekin osatu du banda, eta jo eta ke dabiltza grabaketa lanetan. Jamaikako hiriburuan, Kingstonen, ari da bere bakarko laugarren lana burutzen.

Grabaketa lana berez orain dela lau egun amaitu zuten, eta orain nahasketa lanetan dihardute Shaggy musikariaren Big Yard estudioan. Hamabost bat egun barru itzuliko da Euskal Herrira bere azken lana besazpian duela. Berarekin batera joan dira bere hiru kide eta lagun: Xabi Solano trikitilaria, Jon Elizalde tronboi jotzailea, eta Xabi Pery gitarrista eta teknikaria. Lehen biak aurretik ere berarekin lan
egindakoak dira, eta Komunikazio biran ibilitakoak Kontrabanda taldean.
Tuff Gong estudioan Clive Hunt Lizzardek egin ditu produktore lanak. Berari esker Marleytarren etxeko taldea bildu du: zazpi instrumentista eta hiru kantari, eta besteak beste, Steel Pulse, Shaggy, Black Uhuru, Jimmy Cliff, Rita Marley, Luciano, eta Skatalatitesekin lan egindakoak.
Luxuzko kolaborazioak ere baditu Ferminek lan berri honetan: Marleyren koru mitikoa, Rita Marley, Marcia Griffits eta Judy Mowattek osatzen duten I-Threes hirukotea.

Diskoak 11 abesti berri izango ditu, eta abesti zaharren baten bertsioren bat ere izanen da. Jamaikako hainbat erritmo eta doinu barneratuko dituzte abesti hauek. Uharteko musika mota gehiena landuko du: roots-etik electronic dub-eraino, duba, ska, rock steady-a, eta reggaea tartean. Kantuen hitzak eta doinuak Muguruzak berak sortuak dira. Diskoa udaberrian izango da kalean, baina ez Metak disketxearen eskutik, orain dela gutxi desagertu baita.

Gaur bertan abiatuko da Ghanan Marleyren omenezko astea.



Informazio iturria:berria.info
Argazkiak:berri.info eta google.es

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos