Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Martin Luther King-en alarguna hil da

Archivado en Orokorra • Fecha: 01-02-2006 18:02:05

Coretta Scott King, giza eskubide zibilen alde borrokatu zuen Martin Luther King estatubatuarraren alarguna, atzo hil zen 78 urte zituela. Dirudienez, lotan zegoela hil zen.



Iaz bihotzekoak eman zion eta hori zela eta, ezin izan zuen urtero bere senarraren omenez egin ohi zuen bijilia egin. Bijilia hau bere urtebetetze egunean egin ohi zuten, baina hilabete honetan ezin izan zuen parte hartu bere osasun arazoak zirela medio.



1953an ezkondu zen Martin Luther Kingekin eta lau seme-alaba izan zituzten. Bere senarrak Bakearen Nobel saria irabazi zuen estatubatuarrak ziren beltzen eskubide zibilen alde lan handia egin zuelako. Emaztea bere alboan egon zen une garratzenetan, eta senarra hiltzean (1968ko apirilaren 4an, Memphisen) berak egindako lana bizirik mantentzen saitu zen.


Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009