Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

EUSKARAZ!!!

Archivado en E - mailak • Fecha: 06-02-2006 17:24:57

Gaur egungo egoera ikusirik norbaiti bere sentimendu eta ideiak idatzi eta bidaltzea otu zaio. Makina bat e-mail ibiltzen dira itzulinguruka, eta hau askoz ere garrantzitsuagoa iruditzen zaidanez hemen ipintzea erabaki dut. Ea pertsona honen ametsa errealitate bihurtzen den. Hitz egin dezagun euskaraz, eta indartu dezagun euskal kultura.

EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO!!!


Egunak joan egunak etorri, badirudi gure herria urteetan izan dena, kendu nahi digutela; gure kultura preziatuari bideak isten dizkiote, egunkari eta komunikabide euskaldunak itxiaz eta manipulazioaz. Hori gutxi balitz Nafarroa eta Iparraldearen egoera oraindik larriagoa da, hiztun kopurua txikiagoa baita eta euskaldunak sufritutako erasoak are handiagoak.

Goizean, kalean jendea erdaraz entzuten dut, baita eguerdian
ere, kuadrilan gero eta gehiago...ni gutxienez zorteduna
naiz eta etxean euskaraz egiten dut, baina ezin dutenek? Ez
dakit jendea nola bultzatu daitekeen euskaraz egitera, ez
dira konturatzen euskararen jabe izatea nolako aberastasuna den, Europa eta munduko hizkuntza zaharrenetakoaren jabe izatea ez baita gutxi. Baina jakitea eta ikastea ez dira nahikoa, erabili egin behar da. Nire ametsa: kalera irten eta euskaraz entzutea, erosketak, zinemara, igerilekura....joan eta euskeraz elkar ulertzeko arazorik ez izatea. Zaila ikusten dut, gure egoera ez da onena, diglosi egoeran gaude eta ez edonolako hizkuntzekin, Española eta Frantsesa bezalako bi
hizkuntza sendorekin, zaila da aurrera irtetea, eta guztiok egin behar dugu zerbait horretarako, baina ez nago prest gure arbasoen borroka hemen amaitzeko,aurrera egin behar dugu gure hizkuntzarekin ezin da etsi.

Eskutitz xume honek ez du askorako balio, baina sarean
zehar bidaltzen diren zenbait gauza baino askoz ere garrantzitsuagoa dela ikusten dut, zergatik ez dugu mezu hau Euskal herri osoan eta Espanian eta Frantzian eta beste lurraldeetan zabaltzen hemen
gaudela adieraziz, Euskaldunak garela eta arro gaudela, Euskara
maite dugu eta Euskaraz bizi nahi dugu.

Mesedez, arren eskatzen dizut mezu hau ahalik eta jende gehienari bidal diezaiozun eta jasotzen duzunean idatzi diozunari itzul diezaiozun idatzitakoaren aldeko zarenaren adierazle; ez du asko kostatzen eta beharbada ez du emaitza askorik lortuko baina saiatzearren ez da ezer gertatzen eta nork daki behar bada egunen batean nire ametsak errealitate bihurtuko dira eta Euskal Herri libre eta independiente batean bizitzeaz gain euskara entzungo da leku guztitan eta preso eta
errefuxiatuak hemen izango ditugu etxearen berotasunean.

GOGORATU: EGIN EUSKARAZ!

Agur bero bat guztioi eta eskerrik asko.


Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos