Bertsoaren Beasaingo Lagunak eta Arrano kultur elkarteak bertso afaria antolatu dute larunbat honetarako. Gaueko bederatzietan izango da Arrano elkartean, eta Andoni Egaña eta Xabier Amuriza izango dira kantuan afalostean. Txartelak Arranon bertan daude salgai 20 eurotan. Antolatzaileek esan dutenez, giro paregabean afari legea egiteko aukera izango da, eta gonbitea luzatu diete goierritar guztiei.
