Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Segurak 750 urte bete ditu

Archivado en NON-ZER • Fecha: 07-02-2006 11:37:36

Segurako herria sortu zenetik 750 urte igaro dira, eta hori ospatzeko Segurako udalak hainbat ekitaldi prestatu ditu. Ardixarra-n egin zuten aurkezpena, eta alkateak adierazi zuenez "750 urte hauek ez dira zifra hutsak. Segurarrontzat urte berezia izan behar da. Gure arbasoak gogoan izan behar ditugu, baina dudarik gabe, etorkizunera begira. Ekitaldi hauetan hori da lortu nahi duguna». Herritarren partehartzeari ere garrantzia berezia eman zion Areizagak: «ekitaldi hauek ez dute edukiko izan behar duten garrantzia herritarren parte hartzerik gabe. Ekitaldi hauekin segurarrei omenaldi bat egin nahi diegu, herrian bizi direnei eta edozein motibo dela eta herritik kanpo daudenei».

Ekitaldiak otsailaren 22an hasiko dira Boliviako indigenen koruarekin. Amazonako San Ignacio de Moxoxen bizi dira indigena hauek, eta Euskal Herrian 8 emanaldi eskeiniko dituzte, tartean Segurakoa.

Apirilean, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren etapa bukaera eta hurrengoaren hasiera bertan izango dira.



Dantzari dagokionez, martxoan Biarritzeko Junior Balleta etorriko da herrira. Ekainean Dantzari Txiki Eguna ospatuko da, eta 225 gaztek
hartuko dute parte. Ion Maia dantzariak Segurako herriarekin lotutako dantza egingo du.

Herritarren parte hartzea ere eskatu dute egingo den Erdi Aroko azokarako, eta baita iraial eta urri aldean egingo diren zine emanaldiak.
Realaren entrenamendu bat ere iragarri dute, baina oraindik ez dago data zehatzik. Jakin ahala eta gauzak lotu ahala emango dute haien berri.

Ekitaldi horiez gain, Segurari buruzko bi bideo lan egingo dituzte. Lehendabizikoa, ETBek eskaintzen duen Barne-barnetik saio dokumentala izango da. Segurari buruzkoa izango da, eta 30 minutuko iraupena izango du gutxi gora behera. Saio honen 1000 kopia egingo dituzte DVD formatoan. Bigarren bideoak Segurako pilotaren historia landuko du. Galdare enpresa arduratu da bideoaz, eta apirilerako prestatua egongo dela espero dute.

Urtean zehar sei liburu argitaratuko dituzte: gazteentzako hiru ipuin, Segurako historia laburrei buruzko bi liburu, eta herriko arte eta monumentuei buruzko beste bat.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009