Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Peter Benchley hil da, "Tiburón" liburuaren egilea

Archivado en Orokorra • Fecha: 13-02-2006 16:43:01

Peter Benchley, "Tiburón" liburuaren egilea, larunbat honetan hil zen 65 urte zituela gaixotasun baten ondorioz. Steven Spielberg zuzendariak arrakasta handia izan zuen izenburu bereko filma egin zuen liburuan oinarriturik. "/>Washington Posten lan egin zuen kazetari moduan, editore lanak egin zituen Newsweek aldizkarian, eta Lyndon Johnsson politikariari hitzaldietan esan beharrekoa idazten zion.

Prentsan irakurritako artikulu batek eman zion liburua idazteko ideia. Gizon batek Long Islanden (New York eta Connecticuteko kostetatik paralelo dagoen irla) bi toneladako marrazo zuria harrapatu zuela irakurri zuen. Hamar urte egon zen ideia buruan bueltaka zuela eta urtebete behar izan zuen idazteko. Liburua idaztean gogoan izan zituen berak Nantucketeko irlan (Massachusset-eko kostatik gertu) izandako bizipenak.



Liburua 1974.urtean argitaratu zuten, eta berak Carl Gottliebekin batera Spielbergen filmerako egokitu zuen. Film hori ikusi ostean, askok ez zuten puska batean itsasoko uretan sartzeko adorerik izan.

Benchley arduratua zegoen naturaren inguruko gaiez. Ingurugiroko Nazioarteko Kontseiluaren kide zen, eta National Geographic aldizkarirako ere hainbat artikulu idatzi zituen. Itsasoko erreserben alde zegoen eta arrantza mugatzeko nazioarteko arau zorrotz bat ezartzea nahi zuen.

1940ko maiatzaren 8an jaio zen New Yorken, eta bere familia literaturari lotua zegoen. Bere aita, Nathaniel, idazlea zen eta aitaren aldeko aitona (Robert) zutabegilea, umorista, aktorea, eta Algonquin mahai borobilaren sortzailea izan zen (1920an sortutako artisten kluba).



Hamar bat liburu idatzi zituen, horien artean: The Deep (1976), The Girl of the Sea of Cortez (1982), Rummies (1989) eta Beast (1991).

Hainbat liburu idatzi zituen arren Tiburón liburuareki lortu zuen arrakasta gehien, nahiz eta berak ez zuen horrelakorik aurreikusi: " Nik banekien Tiburonek ezin zuela arrakastarik izan. Lehen eleberria zen eta inork ez du lehen eleberririk irakurtzen. Lehen eleberria zen marrazo bati buruzkoa, beraz nori axola zion?" - aitortu zuen Benchleyk.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009