San Andres ermitan egun berezia zen larunbatean, bertan Sua filma grabatu baitzuten. Eneko Haritzaren Lagunak kultur elkartea ari da lan honetan, eta 50 lagun bildu ziren lan hori burutzeko. Garai bateko jantziekin azaldu ziren: abarka, galtzerdi, soineko zaharrak...XVI eta XVII.mendeetan oinarritua dago filma, eta 1609an Pierre de Lancre inkisidoreak agindutako 600 lagunen hilketan oinarritzen da. Grabatutako eszena meza batekoa zen, apaizaren sermoia entzunez. Tolosa, Segura eta Algortako jendea inguratu zen bertan parte hartzeko asmoz.
