Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Egun bat gehiago, ez gehiago eta ez gutxiago

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 14-02-2006 18:07:08

Denok dakigu zein egun den gaur, bai ba, San Valentin. Batzuk ahaztua zutela esaten dute, baina ez da erraza gau eta egun zure bikotekideari zerbait erosi beharko zeniokela gogorarazten dizutenean. Bikotekideari, zure maiteari, bihotzean gordeta duzun horri...dena delakoari.

Batzuek uko egiten diote honi, beste batzuek aldiz poltsikoak hustuko dituzte. Zenbaitetan bikotekideetako batek besteari ezer ez erosteko esango dio, egun honek duen kontsumo kutsua salatuz; gauean esku hutsik iristen bada, ordea, ez du afaltzeko garaian postrerik izango. Badakizue, sarritan esaten duguna eta benetan pentsatzen (edo nahi izaten) duguna ez datoz bat.

Berdin da zein egun den, gaur ere hainbat pertsona hilko dira, beste hainbeste gaixotu...eta milaka ezbehar izango dira. Munduak aurrera jarraitzen du, batez ere Kupidoren gezirik ezagutzen ez dugunontzat.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Penelope cruz