Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Iñaki Azurmendik aizkora utzi du

Archivado en Herri kirolak • Fecha: 15-02-2006 16:42:15

Hamairu urtez aritu da aizkoran Iñaki Azurmendi eta orain uztea erabaki du. Arriarangoaren hitzetan, «gogorra izan da erabakia, baina niretzat denbora gehiegirik ez zitzaidan gelditzen, eta lanerako erabakiak hartzeko orduan ere asko mugatzen ninduen aizkorak. Entrenamenduak, txapelketak, erakustaldiak... denbora asko eskatzen du».

Leitzan herenegun jokatu zuen txapelketa izan zen profesional moduan jokatu zuen azken aizkora saio ofiziala. Martxoaren 12an erakustaldi berezi batean partu hartuko omen du, ordea. «Nik uste azkena horixe izango dela. Garai batean aizkoran ibilitako Aierbe, Ropo eta Zeberio omenduko dituzte Ataunen, eta horrenbeste merezi dutenez bertan izango naiz».

Etorkizunean erakustaldi bat edo beste egingo duela aitortu du. «Hala ere, nik uste txapelketetan ez baduzu parte hartu behar jende gazteari eta ilusioa dutenei erakustaldietan izateko aukera eman behar zaiela. Pena handia da, baina erabakia hartu beharrean nengoen». Bere inguruan hasieratik lanean ibili direnek erabakia penaz hartu dutela gaineratu du, «uste dut oraindik ez dutela sinistu ere egin».

Iñaki 1993an hasi zen aizkoran. Lehenengo hiru urtetan lagun arteko erakustaldietan egiten zuen aizkoran gehienetan. «1996. urtetik aurrera seriotasun gehiagoz hasi nintzen prestatzen eta txapelketetan parte hartzen hasi nintzen. 3. Mailakoa irabazi nuen eta handik hiru urtetara 2. Mailakoa. Ondoren, 1. Mailara igo nintzen. Egia esan, prozesua oso azkarra izan zen», azaldu du Arriarango aizkolariak. Urte horietan guztietan txapelketa eta sari asko irabazi ditu gainera. «1. Mailan parte hartu dudan guztietan finala jokatu dut eta hori gauza handia da. Gainera, maila guztietan Gipuzkoako txapeldun gelditua naiz».

Aizkora mundua alde batera utzi arren, lortutako sarien zapore gozoa gogoan izango duela behintzat aipatu du Iñaki Azurmendik.

Goierriko Hitza

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Ciencia