Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Mugertza anaiek irabazi dute Urrezko Aizkora gazteen mailan

Archivado en Herri kirolak • Fecha: 27-02-2006 18:53:17

Aratz eta Ugatz Mugerzak irabazi zuten atzo Urrezko Aizkora gazteen mailan. Mutrikuarrek ia dena erabakita utzi zuten bukaerako saioarako. Giro polita bizi izan zen Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, helduen mailan ere Urrezko Aizkora jokoan baitzegoen. Antonio Senosiain eta Miel Mindegiak Arrospide eta Mugertza (gaztetxoen mailan irabazitakoen aita)
hartu zituzten mendean.

Oinbikoa txanda librean moztuz hasi ziren. Gipuzkoako anaiek 2.47ko denbora egin zuten, eta Atuxa II. eta Aldapek 2.59. Bakarkako saioa izan zen jarraian, eta Atutxa II. mendean hartu bazuten ere, ez zuten gauza bera lortu Aldaperekin.

Honen ondoren lauek batera aritu ziren lanean. 45 ontzako egurra ebaki behar zuten, eta Mugertza I. 1.07ko denbora eginda. Anaiak 1.15, Atutxa II.enak 1.19 eta Aldapek 1.26 behar izan zuten lana amaitzeko. Aldape lehenengo postuan zihoan, baina adarra atera zitzaion eta denbora asko galdu zuen.

Dena ia erabakita zegoen txanda librea hasi aurretik. Lau kana erdiko eta bi 60 ontzako ebaki behar zituzten. Mutrikuko anaiek 12 minutu eta 51 segundutan bota zituzten enborrak, eta bizkaitarrek 14 minutu eta 40 segundutan. Mugertzatarrek 21 minutu eta 50 segundutan burutu zituzten lan guztiak, eta Aldapek eta Atutxa II.enak 24 minutu eta 27 segundu behar izan zituzten lana bukatutzat emateko.

gara.net

Escrito por Maitane Legarreta
(1) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios

  1. Mugertza anaiek irabazi dute Urrezko Aizkora gazteen mailan
    Archivado en Herri kirolak • Fecha: 27-02-2006 18:53:17


    Aratz eta Ugatz Mugerzak irabazi zuten atzo urrezko aizkora gazteen mailan. Mutrikuarrek ia dena erabakita utzi zuten bukaerako saioarako. Giro polita bizi izan zen Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, helduen mailan ere urrezko aizkora jokoan baitzegoen. Antonio Senosiain eta Miel Mindegiak Arrospide eta Mugertza (gaztetxoen mailan irabazitakoen aita)
    hartu zituzten mendean.

    Oinbikoa txanda librean moztuz hasi ziren. Gipuzkoako anaiek 2.47ko denbora egin zuten, eta Atuxa II. eta Aldapek 2.59. Bakarkako saioa izan zen jarraian, eta Atutxa II. mendean hartu bazuten ere, ez zuten gauza bera lortu Aldaperekin.

    Honen ondoren lauek batera aritu ziren lanean. 45 ontzako egurra ebaki behar zuten, eta Mugertza I. 1.07ko denbora eginda. Anaiak 1.15, Atutxa II.enak 1.19 eta Aldapek 1.26 behar izan zuten lana amaitzeko. Aldape lehenengo postuan zihoan, baina adarra atera zitzaion eta denbora asko galdu zuen.

    Dena ia erabakita zegoen txanda librea hasi aurretik. Lau kana erdiko eta bi 60 ontzako ebaki behar zituzten. Mutrikuko anaiek 12 minutu eta 51 segundutan bota zituzten enborrak, eta bizkaitarrek 14 minutu eta 40 segundutan. Mugertzatarrek 21 minutu eta 50 segundutan burutu zituzten lan guztiak, eta Aldapek eta Atutxa II.enak 24 minutu eta 27 segundu behar izan zituzten lana bukatutzat emateko.

    Informazio iturria:gara.net

    mikel — 02-10-2006 16:02:43


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009