Beasaingo Bertsoaren Lagunek bertso saioa antolatu dute hil honetako hamazazpigarren egunean. Arranoko Neguko Bertsopaper Lehiaketako sariak banatuko dituzte bertan. Usurbe Antzokian izango da gaueko hamar t' erdietan, eta Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarra izango dugu gai - jartzaile. Bertsotan, berriz, Joxe Agirre, Sustrai Colina, Igor Elortza eta Jesus Mari Irazu ariko dira.