Gabiriako Osinalde sariketako baliagarri diren kanporaketak jokatzen ari dira, eta larunbat honetan Aztirian izango da. Aurreko larunbatean Idiazabalen jokatu zuten Axari bertso sariketa eta Arkaitz Oiartzabal izan zen garaile. Txapeldunak eta bigarren geratu zen Beñat Gaztelumendik apirilaren 8an Gabirian jokatuko den finalerako txartela lortu zuten.
Larunbat honetako Aztiriako sariketa izango da, beraz, eta honako bertsolariak entzun ahal izango dituzue kantuan: Iñaki Iturrioz, Aitzol Barandiaran, Agin Rezola, Xumai Murua, Alaia Martin eta Unai Gijarro. Bertso afaria iluntzeko zortzi t' erdietan izango da Aztiri elkartean.

Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Oiartzabal