Iñaki Gurrutxagak eta Uxue Alberdik irabazi dute urtero Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak antolatzen duen Neguko Bertsopaper lehiaketa. Ostiral honetan banatuko dira sariak, horretarako egingo den bertso saioaren barnean. Asier Gozategik abestuko ditu irabazleen bertsoak.
Lehiaketako irabazleak dira honako hauek:
Gazteen mailan: Silvia Etxaniz "Banoa" lanarekin.
Helduen mailan saria bien artean elkarbanatu dute: Iñaki Gurrutxaga oriotarraren "Bidaztiei abixua" eta Uxue Alberdiren "Eskaparatean".
Bertso saioa ostiralean gaueko hamar t'erdietan izango da, eta Aitor Sarriegi izanen da gai-jartzailea. Bertsolariak, aldiz, Jesus Mari Irazu, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Joxe Agirre.

Uxue Alberdi

Iñaki Gurrutxaga